biribil ecolab EITManufacturingwebinar economia circular fabricacion digital

Webinarra: Fabrikazio digitala eko-berrikuntza prozesu gisa

Urriaren 7an, BIRIBIL ECOLABek “Ideatzea eta diseinatzea mentalitate jasangarri, sozial eta etikoarekin” webinarioan parte hartu du, EIT Manufacturing eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan.

“Fabrikazio gehigarria eko-berrikuntza prozesu gisa” izenburupean, Ivan Gonzalezek ekonomia zirkularrari eta ekodiseinu diziplinari buruz dituen ezagutzak partekatu ditu, fabrikazio digitalak ekoberrikuntza prozesua nola bizkortzen duen nabarmenduz, teknologia aditiboa batez ere.

Gure helburua da, ekonomia zirkularreko estrategiak beren jardueretan txerta ditzaten eta fabrikazio digitaleko teknologia berriei ahalik eta etekin handiena ateratzea, BIRIBIL ECOLABen aspalditik egiten dugun moduan.