biribil ecolabprograma ekintzaile 2

Biribil Ecolab-ek erakundeen laguntza jaso du

 

BIRIBIL ECOLAB ekimenak, martxan jartzeko, EKINTZAILE (SPRI) eta TXEKINTEK (DFG) programen laguntza jaso du, SAIOLANen (BIC GIPUZKOA) ekintzailetzarako babesarekin batera.

Laguntza honek, ideiaren heltze prozesuan eta Enpresa Planaren definizioan laguntzeaz gain, ekimenaren izaera berritzaile eta eraldatzailea aitortzen du.

Jasotako laguntzak, hasiera batean proposatutako negozio-ereduaren bilakaera ahalbidetu du, merkatuaren beharrekiko lerrokatzea indartuz, eta aurreikusitako soluzioen eta zerbitzuen ekodiseinuaren prototipoak erraztuz.

Gaur egun, ingurumen-hobekuntzari dagokionez, zabalkunde lanak egiten ari gara, proiektu berri honen garapenarekin lotutako ekarpen berritzaileak jakinarazten dituztenak.

Ekonomia Zirkularra eraldaketa-eragile gisa, BIRIBIL ECOLAB datozen hilabeteetan, aurreikusitako inbertsio-plana garatzen hasiko da,  zeinak fabrikazio digitaleko ekipamendu berriak eskuratzea ahalbidetzen duen. Gaur egungo baliabideak osatzeko, eta bere eskaintza areagotzeko helburuarekin.