Aztertzen, ideiatzen eta garatzen dugu
Diseinatzaile gisa hainbat ekoizpen-esparru eta sektoretan, produktu berritzaileak diseinatzen lortutako esperientziari eta jakintzari esker, industria-ingeniaritzako eta diseinuko zerbitzuak eskaintzen ditugu, arreta hondakinei balio berri bat ematean, ekodiseinuko prozesuetan eta fabrikazio digitalean jarrita.
Eko-balorizazioa
Berrerabiltzeko arriskutsuak ez diren hondakinak aztertu, tratatu eta prozesatzen ditugu, horiek integratzen dituzten produktuak garatuz. Ondorioz, hondakinek ingurumenean zuten inpaktua murriztea lortzen dugu.
Eko-diseinua
Produktu berritzaileak diseinatzen ditugu haien
bizi-ziklo osoa kontuan hartuta, eta material berri jasangarriagoen garapenean ikertzen dugu.
Eko-fabrikazioa
Materialak eta produktuak prototipatzen eta balioztatzen ditugu garapen-etapa desberdinetan gure fabrikazio digitaleko tailerrean. Serie laburrak eta pieza pertsonalizatuak ekoizten ditugu.