Produktu berritzaileak diseinatzen ditugu haien bizi-ziklo osoa kontuan hartuta, eta material berri jasangarriagoen garapenean ikertzen dugu.
Aholkularitza estrategikoa eko-diseinuan eta ekonomia zirkularrean
Gure bezeroen jarduerak jasangarriagoak egitearren eta merkatuan balioa emango dieten estrategiak definitzeko, euren jardueraren testuingurua aztertzen dugu.
Produktuaren eko-diagnostikoa
Produktuen ingurumen-inpaktuaren analisia egiten dugu eta bizi-zikloaren etapetan hobekuntzak proposatzen ditugu (produktu-aztarna, ingurumen-aztarna, bizi-zikloaren analisia).
Material berrien ikerketa (biomaterialak eta birziklatuak)
Produktuak material birziklatuekin sortzeko edo inpaktu txikiagoko materialengatik ordezkatzeko irtenbideak bilatzen ditugu.
Produktu jasangarrien diseinua eta garapena
Pertsonengan oinarritutako produktuak diseinatzen ditugu, berritzaileak eta ingurumena errespetatzen dutenak.
Eko-diseinuan eta ekonomia zirkularrean sentsibilizazioa eta prestakuntza
Ingurumen-arazoak ulertzen laguntzen dugu, eta ekonomia zirkular baterantz igarotzeko aukera ematen duten tresnak ematen ditugu.
Eko-diseinuko ziurtagiria lortzeko laguntza (ISO 14.006)
Gure bezeroei laguntzen diegu euren produktuek ingurumen-konpromisoaren aitorpena lor dezaten. Eko-diseinuko ziurtagiria lortzen laguntzen dugu (ISO 14.006).