Hostberri altzairuzko altzariak berregokitzea
Habic klusterrak trakzionatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektuak Cianco enpresaren esperientzia izan du altzairu herdoilgaitzezko altzarien produkzioan, eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak (AHG) sektorearen inguruan duen ezagutza.
Cianco enpresaren jarduera hainbat sektoretarako altzairu herdoilgaitzezko altzari pertsonalizatuen diseinu eta fabrikazioaren ingurukoa da. Proiektua garatu bitartean, ostalaritzaren sektorean egiten dituzten berregokitze-jarduerak (sukalde industrialak) identifikatu dira, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriagoak izateko eta zerbitzu-eskaintza modu bereizgarrian zabaltzeko estrategia gisa.
Hainbat araudi aztertu, jardunbide egokiak identifikatu eta ekimenaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna aztertu ahal izateko datu sektorialak lortu ondoren, kasu praktiko erreal bat (proba pilotua) hautatu eta aztertzeari ekin zaio, mota horretako praktika “zirkularren” garapenari datxezkion parametroak eta ezaugarriak aztertzeko.
Kasu praktikoa aztertuta, altzairu herdoilgaitzez egindako sukaldeen ekipamenduak berregokitzeko beharrezko prozesuak zehaztu ahal izan dira. Ingurumen-ebaluazioa ere egin da aurreikusitako jarduera-egoeretarako, eta oso emaitza oparoak lortu dira ingurumen-inpaktuak murrizteko aukerari dagokionez, horrelako ekimen zirkularrak ezartzeari lotuta.
Horrez gain, ekodiseinuko irizpideen eta printzipioen arabera, berreskuratutako materialen zati bat integratuko duten produktu zirkular berriak sortu dira, ostalaritzako sukaldeen berregokitzean zuzenean integratu ezin direnak.
Proiektu honekin, planteatutako jardunaren etengabeko ekintza baten bideragarritasuna aztertu ahal izan da, ekimenaren iraunkortasun ekonomikoaren, ingurumenekoaren eta sozialaren alderdietatik, sektoreko ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten duen negozio-lerro zirkular berri bat inplementatzeko aukera erraztuz, eta Cianco enpresak bere bezeroek positiboki baloratutako lehiakortasun-diferentzial bat izan dezan ahalbidetuz.
Clúster Habic - Cianco