Ekonomia zirkularrari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza tailerra

Ekonomia zirkularrari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza tailerra

Azken urteotan egin dugun bezala, biribil ecolab enpresak eta Circular Design Factoryk GETXOITSASHUBek antolatutako ITSASFEST ekitaldian parte hartu dugu.

Itsas industriarekin lotutako ekitaldi honi egin diogun ekarpena 8 eta 12 urte bitarteko haurrekin ekonomia zirkularrarekin lotutako tailer batzuk egitea izan da, hondakin plastikoen problematikari buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatzeko eta kultura sortzailearen eta teknologia berrien (hala nola fabrikazio gehigarriaren) arteko bat-egiteak hondakin horiek produktu jasangarri berrietan txertatzeko lehengai bihurtzeko aukera ematen duela erakusteko.

Harro gaude honako hau esateaz: belaunaldi berriek oso gogoan dute ingurumen-arazoa, eta oso parte-hartzaileak dira ingurumen-inpaktua murrizteko beren esku dauden ekintzei ekiteko orduan.

 

Getxo Itsas Hub