Debagoiena zirkularra
Debagoieneko Mankomunitatetik lurralde iraunkorrago eta erresilienteago bat eraikitzeko lanean jarraitzen dugu.
Debagoiena Zirkularra (DGZ) proiektuari esker, eskualdearen zirkulartasunaren diagnosia egin dugu, eta horri esker identifikatu dira ingurumen-jardunbide egokiak eta hobekuntza-aukerak, tokiko eragileentzat ekonomia zirkularrerako trantsizioan gida gisa baliagarriak izango direnak.
Proiektuaren garapenean zehar egiaztatu da lurraldeko eragile ezberdinek —enpresek eta sektore ezberdinetako elkarteek, administrazio publikoek eta herritarrek— ingurumenarekiko kontzientzia handia dutela, eta eredu iraunkorragoen aldeko apustu argia egiten dutela.
Azken urteotan, Debagoienean hainbat ekintza bultzatu dira, besteak beste baliabideen eraginkortasuna, hondakinen balorizazioa, energia berriztagarrien sustapena eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza indartzeko helburuarekin.
Azkenik, 2030erako ibilbide-orri bat garatu da, 2030erako Debagoienan ekonomia zirkular integralerako trantsizioa sendotzeko bide operatiboa ezarriz, ezarri beharreko hainbat ekimen identifikatuz eta lehenetsiz, eskualdearen ekoizpen-, gizarte- eta ingurumen-ezaugarriekin lerrokatuta.
Debagoiena Zirkularra proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren babesa izan du, 2023ko Tokiko Entitateentzako Ekonomia Zirkularreko Laguntza Programaren bidez.
Debagoiena Mankomunitatea