Biomaterial berrien garapena
Biribil ecolab-ek, Circular Design Factory-rekin lankidetzan aritu da landare-materialen inguruan. Konposatu ezberdinekin konfiguratutako piezekin, probak eta ereduak egin dira, biomaterialen formulazio berriak eta horiek integratzen dituzten industria aplikazioak garatzeko helburuarekin.
Prototipo ezberdinen garapenari esker, material ezberdinak karakterizatu, aztertu eta zirkulartasunerako ahalmen handiena dutenak hautatu dira produktu berrietan integratzeko, ingurumenean inpaktua murriztuz.
Biomaterial berrien balioztatze tekniko eta funtzionalak, aztertutako sektoreetako produkzio zikloetan zirkulartasun estrategiak sortzen diren aukerak ikusarazten ditu eta kontrastea ahalbidetzen du.