ADDITIVE GREEN ROAD
Biribil Ecolabek Additive Green Road (AGR) proiektua garatu du Indart3D enpresarentzat. Enpresa horren jarduera 3D Tumaker inprimagailuen fabrikazioaren eta merkaturatzearen ingurukoa da. Helburu nagusia izan da bere jarduerei lotutako ingurumen-inpaktuari buruzko diagnostiko bat egitea eta hura murrizteko ekintzak hartzea, ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko estrategiak ezarriz.
Planteatutako proiektua ondo garatzeak aukera ematen dio Indart3Dri lehiakortasuna bereizteko, eta, horri esker, enpresak kokapen hobea izango du ingurumen-jasangarritasunarekin konprometitutako enpresa gisa.
Zirkulartasun-diagnostikoa hainbat mailatan egin ondoren (antolamendua, instalazioak, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak), Indart3Dk indartu eta txertatu beharreko jarduera ugari identifikatu dira, eta enpresa eraldatzeko ibilbide-orri bat garatu da, ingurumen-inpaktua murrizten eta posizionamendua hobetzen lagun dezaketenak.
Additive Green Road proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza du, Gipuzkoan enpresa-sarean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko iraunkorra eta bidezkoa sustatzeko programaren bidez, 2023ko deialdian.sozialaren alderdietatik, sektoreko ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten duen negozio-lerro zirkular berri bat inplementatzeko aukera erraztuz, eta Cianco enpresak bere bezeroek positiboki baloratutako lehiakortasun-diferentzial bat izan dezan ahalbidetuz.
Indart3D